Marie Curie erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta bitan irabazi zuen Nobel saria. Paris eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen. 1893an Curie fisikan lizentziatu zen. Urte bat geroago matematikan lizentziatu zen eta Pierre Curie, ezagutu zuen. Senar-emazte izan ziren, Pierre hamaika urte geroago hil zen arte. Ezagutu zirenean biok eremu magnetikoan lana egiten zuen. 1895ean Wilhelm Roentgesn X izpiak deskubritu zituen eta urte bat geroago Antoine Henri Becquerel, Uranioa beste erradiazio ikus ezina batzuk igortzen zuela deskubritu zuen. Orduan, Marie interesatua zegoen erradiazio mota berrien aurkikuntzan. Pierrek egindako pieza elektrikoak erabiliz, uranioren erradiazioak aztertzen hasi zen. Horrekin pechblednaren erradiazioak neurtu zituen, pechblenda mineral bat da, uranio daukana. Mineralaren erradiazioak uranioaren baino intentsuagoak zirela ikusi zuenean, gauza batataz konturatu zen; elementu ez jakin batzuek gehiago zeudela uranioa baino erradiazio gehiago zituztenak. Marie Curie lehena izan zen ‘erradioaktibo’ definizioa erabili zuena beste aurkikuntza baterako: erradiazioak igortzen dituzten elementuak beraien nukleoak deskonposatzerakoan. Pierrek magnetismoaren buruz lana bukatu zuen bere emaztearen ikerketan parte hartzeko. 1898an biok beste aurkikuntzaren berri eman zuten. Bi elementu berriak deskubritu zituzten; polonioa ( Marie bere herriaren ohoran eman zion izen horrek) eta bestea erradioa. Hurrengo lau urteetan, pechbleadren tona bat aztertu zuten eta hortik erradioko gramo bat atera zuten. 1903an Nobel saria jaso zuten, egindako lanagatik eta Bacquerelekin konpartitu zuten. Horrela Marie Curie lehenengo emakumea izan zen halako saria jaso zuena.
0 Comentarios
|
|